Bizkaiko Foru Aldundiak
Getxoko Udalaren eskuetan utziko du Zientoetxeko errepidearen (BI-3722) Benta eta Azkorriko hondartzaren arteko zatia. Bi erakundeen arteko hitzarmenari esker, 2.290 metro luzerako errepide zatia emateaz gain, 1.400.000 euro jarriko ditu Aldundiak, tarte hori herri barruko bide bilakatzeko lanak egiteko. Udalak proiektatu, zuzendu eta egingo ditu obrak. Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak azaldu duenez, lehendabizi, Maidagan eta Santa Marina Haitza kaleen arteko bidegurutzean zirkulazioa berrantolatuko dute, “trafiko handia dagoelako bertan”. Horretarako errotonda eta oinezkoentzako igotako pasabideak jarriz. Proiektua idatzita dago honezkero eta bere aurrekontua 377.000 bat eurokoa da. Obrak 2009ko bukaeran edo 2010eko hasieran abiatuko omen dira. Argazkian, Bentan hasi eta Azkorriko hondartzan amaituko dira lanak.