Aste honetan Alacanteko (Herrialde Kaalanak) espetxetik Valdemorora (Madril, Espiania) eraman dute berriro Arkaitz Goikoetxea gazte getxoztarra, abenduan Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo dioten epaiketarako, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi dutenez. "Epaiketa Portugaleten 2001ean izandako kale borrokako gertaerengatik da. 2005ean egin zen epaiketa hori, baina Arkaitz ez zen aurkeztu eta bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak. Epaiketa horretan 20na urteko zigorra sartu zizkieten bost gazteri, torturapean sinarazitako deklarazioetan oinarrituta", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. Atzo bere anai Zigorrentzat 6 urteko espetxe zigorra eskatu duela zabaldu zuen AAMk. Argazkian, Arkaitz Goikoetxearen eta hiru gazte algortarren atxiloketak salatzeko egindako mobilizazioetako bat.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!