Aumategi eta Andarto mendiak igoko dituzte azaroaren 16an Munarrikolanda taldeko mendizaleek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 7a, 14:42

Sopelako Munarrikolanda mendi taldeak irteera berria antolatu du azaroaren 16rako. Oraingoan, Aumategi (Araba) eta Andarto (Gipuzkoa) mendietara abiatuko dira. Ibilbidea Elgeako (Araba) herrian hasiko dute, mendilerrotik abiatuta Aumategi edo Saiturri (1.190 metro) mendia igotzeko. Ondoren, Degurixara (Gipuzkoa) jaitsi ostean, Andarto (1.069 metro) igoko dute. Degurixara itzuli eta harana mendebaldera zeharkatuz Arluzera iritsiko dira; iparraldera jarraituz, Aranguren (1.147 metro) eta Kurutzeberri (1.141 metro) mendiak igotzeko aukera ere egongo da. Itzultzean Goroeta auzotik igaroko dira. Igandean bertan, goizeko 8etan abiatuko da autobusa, Sopelako San Pedro elizaren ondoan dagoen geralekutik. Algortatik 8:10ean igaroko da Getxo I Institutu ondoan dagoen Zubiletako autobus geltokitik. Salneurriari dagokionez, 12 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek eta 14 euro bazkide ez direnek. Horrenbestez, interesatuta daudenek xehetasun eta baldintza guztiak 696 731 662 telefono zenbakira deituz galdetu ahal izango dute. Taldearen egoitzak honako helbidea du: Trokabide, 1. Izen emateak ostegunean egin beharko dira 20:00etatik 21:30era. Argazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun