Getxoko Udalak behin behinean esleitu ditu Algortako San Inazio eskola publikoko Egunsentia haur eskolaren lanak 410.000 eurotan. Horri esker, 90.000 euro aurreztuko ditu tokiko erakundeak, egitasmoaren lizitazioa milioi erdi euro inguruan ezarrita baitzegoen, udal arduradunek nabarmendu dutenez. haur eskola hartzeko San Inazio ikastetxea egokitzeko lanak ziurrenera aurtengo urtea amaitu aurretik hasiko dira eta, hortaz, datorren urteko erdialderako egon litezke amaituta. Hasiera batean, obrak pasa den iraila amaitu aurretik hastekoak zirela aurreratu bazen ere, "beste administrazio batzuen aurrean egin beharreko izapide burokratikoak direla eta", lanak aurtengo azkenetara arte atzeratu behar izan dituzte. Haur eskolak, beraz, 2009-2010ko ikasturtean zabalduko ei ditu ateak. 0 eta 2 urte arteko 84 ume hartuko ditu. Hasiera batean, 8 gela izango ditu, horietako 4 urtea bete ez duten haurrentzat izango dira (8na umetxo gelako) eta beste 4 urte batekoentzat (gelako 13na umetxo). Zentroaren kudeaketa
Haurreskolak partzuergoaren eskuetan egongo da. Argazkian, hainbat ume har eskolan.