Astelehen honetan, azaroak 10, emanaldia eskainiko du, Algortako San Martin elizan, Zozoak Abeslari Lagunen Abesbatza getxoztarrak. Asteburuan Hezetasun auzoko jaiak izanik egun hori aukeratu dute kontzertua emateko, 20:00etan, sarrera doan. Abesbatza 1999an sortu zen eta honako hau du helburu nagusia: musika korala irakastea eta hedatzea. Gaur egun, 45 mistok osatzen dute taldea eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteko (BAE) kidea da. Asteleheneko saioan, Zozoak taldeko lagunek eliz musika, tradiziozko konposizioak, euskal kantak eta egungo musika abestuko dituzte. Antonio Lottiren, Mozarten, Jose Uruñuelaren eta Xabier Leteren piezak entzun ahal izango ditu publikoak, besteak beste. Argazkian, Zozoak abesbatza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!