Kalean daude etxean erabilitako olioa biltzeko edukiontzi berriak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 7a, 20:01

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak jakinarazi duenez, aste honetatik aurrera jarriko dituzte etxeko olioa biltzeko edukiontzi bereziak Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko kaleetan. Orain arte, furgoneta batek biltzen zuen egun eta ordutegi zehatz batzuetan. Aste honetatik aurrera, berriz, Mankomunitateko herritarrek edozein ordutan bota ahal izango dute erabilitako sukaldeko olioa. Guztira, 17 tokitan jarriko dituzte edukiontzi berriak. Gauzak horrela, hainbat aholku eman dituzte tokiko iturriek: lehenik eta behin, olioa edukiontzian sartzeko, beirazkoak ez diren ontziak erabiltzea eskatzen dute, apurtu daitezkeelako. Plastikozkoak erabiltzea gomendatzen dute, baita tapa ondo ixtea ere. Bestalde, etxeko olioa bakarrik botatzeko eskatu dute. Bitartean, altzari zaharrak eta antzekoak batzeko eguna hilabeteko lehen asteazkena dela gogoratu die herritarrei Lemoizko Udalak. Aurreko eguneko 19:00etatik asteazkeneko 7:00etara bitartean utzi beharko dira gainontzeko edukiontzien alboan.

Ondoko lekuetan egongo dira edukiontziak:

Barrika:
- Elejalde: Udaletxeko bidea, 2 (Txintxilandia eraikinaren ondoan)
- Goierri: Goierriko bidea (Buenos Aires eraikinaren aurrean)

Berango:
- Sabino Arana, 16.
- Eguzkitza biribilgunea.
- Simon Otxandategi, 128.

Gorliz:
- Aldaia kalea (Udaltzain etxe parean)
- Rotureta kalea.

Lemoiz:
- Atalaia kalea, 4 (lur azpiko edukiontzien alboan)
- Urizar Auzoa, z/g (pilotalekuaren atzean)

Plentzia:
- Gatzamine kalea (supermerkatu parean)
- Plazatxoa kalea, 2 (Jai Alai pilotaleku alboan)

Sopelana:
- Gernika plaza.
- Loiola Ander Deuna, 50.
- Arabeta kalea.
- Sipiri kalea (Eurosuper supermekatuaren inguruan)

Urduliz:
- Goieta eta Aita Gotzon kaleen artean (Nagusien Etxearen alboan)
- Aita Gotzon kalea, 4 (postetxe aurrean)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun