Kartelak jarri eta biltzea debekatu dietela salatu du Askartzako IAk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 8a, 13:43

Atzo Ikasle Egun Txikia egin behar zuen Leioako Askartza Claret ikastetxe erlijiosoko IAk. Hala ere, egitaraua azaltzeko gelaz gela abiatu zirenean hasi ziren arazoak zentro pribatuan, Uribe Kostako IAk adierazi duenez. "DBHko 3 eta 4. kurtsoetatik igaro eta gero, Batxilergoko geletan sartzea debekatu zieten. Hala ere, tinko ibili ziren eta jarraitzea erabaki zuten", azaldu du ikasle erakundeak. Horrek Batxilergoko ikasle bat klasetik kanporatu eta zuzendariarengana bidaltzea ere eragin zuen. Hori dela eta, gertatutakoa "erasotzat" jo dute Ikasle Abertzaleek: "irakasleen eta Zuzendaritzaren jarrera oso desegokia izan da eta ikasleriari egindako erasoa oso gogorra, gurasoei deituz eta mehatxatuz", azaldu dutenez. "IA talde ofizial moduan ezabatu, kartelak jartzea eta biltzea debekatu" egin dietela ere salatu dute. Hala ere, "lasaitasun epea utzi arren, irakasleen kontrola salatzen eta hezkuntza sistema nazionala aldarrikatzen tinko" jarraituko dutela ohartarazi du Askartza Clareteko IAk. Argazkian, hezkuntza zentroan egindako infantilizazioari buruzko hitzaldia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun