Olentzerori buruzko marrazki lehiaketa abiatu du Sopelako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 8a, 20:14

Sopelako Udaleko Kultur Arloak 8 eta 12 urte bitarteko umeentzako marrazki lehiaketa antolatu du Gabonei begira. Urtero legez, gaiak Olentzero eta Sopela izango dira, baina horiek marrazteko teknika norberaren esku utzi dute, beti ere marrazkia DIN A4 baino txikiagoa ez bada. Marrazki irabazlea Udalak gabonetako postala egiteko eta Olentzero gaueko ekitaldiak iragartzeko erabiliko dute. Era berean, lehenengo hiruren egileek sari bana jasoko dute, Sopelako Udaleko Kultur Arloak jakinarazi duenez. Lanak udaletxeko sarreran aurkeztu beharko dira, 11:30etatik 14:30etara eta 18:00etatik 21:00etara, gutunazal batekin batera, abenduaren 3a epemuga dela. Gutunazalean zein marrazkiaren bestaldean ezizena idatzi beharko da eta gutunazalaren barruko oharrean izen-abizenak, adina, helbidea eta telefonoa idatzi beharko dira. Abenduaren 9tik 31ra aurkeztutako marrazkien erakusketa egingo da. Sari banaketa, berriz, hilaren 29an egingo dute, herriko frontoian, 18:00etatik aurrera. Argazkian, 10 urteko Lizar Begoña Madariaga sopeloztarrak egindako marrazkia, iazko irabazlea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun