Bost urte bete egin ditu UKBERRI.NETek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 8a, 20:23

Uribe Kosta, Erandio eta kanpoko internauten konfiantzari esker, UKBERRI.NET Uribe Kosta eta Erandioko agerkari digital euskaldunak bost urte bete ditu gaur, larunbata. Izan ere, komunikabide hau 2003ko azaroaren 8an jaio zen, Estatu Espainiarreko Gobernuak eta Juan del Olmo epaileak 2003ko otsailaren 20an itxitako "Euskaldunon Egunkaria"ren "Bizkaia" gehigarriak Uribe Kostan eta Erandion utzitako hutsunea betetzeko saiakera gisa. Hasierako asmoa bete den irakurleak esan beharko du, baina badira datuak norabide horretan zer edo zer egin dela pentsatzeko. Aipatu bost urte hauetan, webguneak 414.646 bisita jaso ditu eta 3.371.597 orri eskaini dizkie 160.650 internautei. Era berean, webgunean 8.606 albiste eta iritzi argitaratu dira 60 hilabete hauetan. Gaurko eguna ospatzeko, digitaleko langileek lan batzarra izan dute, hemendik eta urte bukaera arte egingo diren proiektu berrien aurkezpenak, ekitaldiak eta ospakizunen egitaraua antolatzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun