Leioako Udaleko Kultura Sailak, Euskara Zerbitzuak eta Udal Liburutegiak proposatu dituzte jada aurtengo Liburujatun lehiaketan parte hartzeko irakurri beharreko liburuen izenburuak. Euskarazkoak, Xabier Mendigurenen “Elvis hil zen urtean”, Koldo Izagirreren ”Ez duk erreza, konpai!”, Arkaitz Kanoren “Belarraren ahoa”, Hasier Etxeberriaren “Eulien bazka” eta Joan Mari Irigoienen “Odolean neraman” izango dira. Gaztelerazkoak, berriz, Harkaitz Kanoren “El filo de la hierba”, Yann Martelen “Vida de Pi”, Mark Haddonen “El curioso incidente del perro a medianoche”, Fernando Mariasen “El niño de los coroneles” eta Mario Vargas Llosaren “El paraíso en la otra esquina”. Irakurketa jolas horretan parte hartzea oso erraza da. Aipatutako liburuak irakurri eta gero, sei itaun zehatzei erantzun behar zaizkie. Liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzunez gero, sari zozketan sartzeko aukera egongo da. Kategoria bi daude: euskara eta gaztelera. Kategoria bakoitza bestearekiko independentea da, beraz, batean edo bietan parte hartzea posible da. Baina ez ahaztu, jolasa 16 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela. Galderak otsailaren 2an argitaratuko dituzte. Argazkian, irakurzaleak liburuen bila.
Horiek eskuragarri izango dira liburutegian bertan, bere web orrian (www.bibliotecaspublicas.es/leioa) edo Kultur Leioakoan (www.kulturleioa.net). Martxoaren 27an bukatuko da erantzunak emateko epea. Lehiakidearen datuak (izen-abizenak, helbide osoa, telefono zenbakia eta jaioteguna) biltzen dituen orriarekin batera entregatu beharko dira erantzunak Leioako Udal Liburutegian, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara. Bestela, posta elektroniko bidez liburutegia[abildua]leioa.net ere egin daiteke, Liburujatun Irakurketa Jokorako mezua dela adieraziz (e-posta erabiliz gero, Liburutegitik bidaliko duten baieztatze mezua itxaron, mesedez).
Sariak
Irabazleei Artatza hotelean bi pertsonentzako afaria ordaindu eta gainontzeko sei sailkatuei Elkar Megadendetan erabiltzeko 50 euroko bonoak banatuko dizkiete. Bestalde, bi kategorietan parte hartzen duten guztiei, beti ere liburu bakoitzean gutxienez puntuazioaren erdia lortzen badute, Irakurle Elebidun Sari Berezia emango zaie: Kultur Leioako Lagun Txartela da, hau da, 2009 urte osoan Kultur Lagunek
dituzten abantaila eta deskontu guztiak izatea, hain zuzen. Sari banaketa apirilaren 24an, ostirala, egingo da, 20:00etan, Kultur Leioan. Horretaz gain, oparitxoren bat emango zaie bertaratzen direnei (liburu bakoitzeko gutxienez hiru galdera zuzen erantzun dituztenei) eta lunch-a ere egongo da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.