Asteazken honetan, azaroak 12, Brasilgo jendarte eragile ezberdinetako kideak diren 15 emakumek Itzubaltzeta / Romoko Itzubaltzeta gaztetxea bisitatu eta bertan hitzaldia eskainiko dute. Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak (EHNE) eta gaztetxeak antolatuta, Via Campesina nazioarteko elkargunearen erakunde ezberdinetako emakumeek Brasilgo emakume nekazarien borroka izango dute hizpide beren hitzaldian, arratsaldeko 20:00etan izango dena. Brasilgo landa eremuetan nekazariek eta zehatzago emakumeek dituzten bizi baldintzak, orain arte beren eskubideen alde aurrera eramandako borrokak, inguruan diren jendarte arazoak eta antolatzeko erabili dituzten estrategiak izango dira, besteak beste, entzungo ahal izango direnak Itzubaltzetako solasaldian. Argazkian, Yanomami etniako neskato bat / Ariel Lopez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!