2009ra begira, tasak eta zergak %4,5 igotzea erabaki berri du Berangoko Udalbatzak, EAJ, EA eta Ezker Batuaren aldeko botoekin. Halaber, alargun, jubilatu eta baliabide urriak dituzten familientzat hainbat hobari ere onartu dituzte. Udal arduradunen ahotik "Deia" egunkariak atzo argitaratutakoaren arabera, "berrikusketa lan nabaria egitea suposatzen du igoera horrek, biztanle kopuru berdina duten udalerriekin konparatuz presio fiskal txikiagoa duen udalerria delako Berango. Azken lau urteotan ez da ia aldaketarik egon, ordutik hona KPI %14,6 igo den arren. Portzentai hori kontuan hartuta, askoz arinagoa da aplikatutako igoera". Iturri berberek diotenez, %5 gehiago ordaindu beharko da zamara bilketagatik, "zerbitzu horren kostuaren %60 ordaintzea bermatuz". Bestalde, 2009an estolderia tasa kobratzen hastearekin ados egon ziren EA eta EB. Inoiz ez dute horrelakorik ordaindu Berangoztarrek. Argazkian, Maria Isabel Landa alkatea Nagusien Etxera egindako bisitan.