Arte Ederretako ikasleak Palermon erakusten ari dira euren lanak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 10a, 12:20

Arte Ederretako hamaika ikaslek Palermo hiri siziliarrean erakutsiko dituzte euren lanak ostiral honetara arte, azaroak 15, EHUko iturriek jakinarazi dutenez. "Paesaggi nel tempo" (Paisaiak denboran) erakusketak Palermoko Accademia di Belle Artirenn ikasleen eta Euskal Herriko Unibertsitatekoen obrak aurkezten ditu. Arte Ederretako Eskultura Saileko zuzendari Maria Jesus Cuetok eta Carlo Lauricella zein Maia Rosa Mancuso ikastegi siziliarreko irakasleek antolaturiko erakusketa honetan EHUko Nazioarteko Harremanetarako Errektoreordetzak ere lankide izan da. "Paesaggi nel tempo" izeneko erakusketak artista gazte horien interesak eta kezkak islatzen ditu: haurtzaroko beldurrak, industria-ondoko gizartea, diskriminazio sexuala, hutsa edota drogak. Horiek izan dira 22 erakuslek landu dituzten gaiak, bideo-instalazioen, performance-en, margoen eta eskulturen bidez. Argazkian, Arte Ederren Fakultatea barrutik.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun