Algortako Portu Zaharrera egindako bisitetan 600 lagun baino gehiago izan dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 10a, 12:53

Bukatu berri diren Ondarearen Europako Jardunaldietan, 623 pertsonek parte hartu dute Algortako Portu Zaharrera egindako antzeztutako bisitetan, udal iturriek emandako datuen arabera. Aurtengo egitarauan “Getxoko Aixerrota” eta “Portu Zaharra eta bertakoen lanbideak” erakusketak ere egon dira; baita gaueko “Akordaten naz” dokumentalaren eta aintzineko argazkien ikus-entzunezko proiekzioak, txalaparta eta bertso saio tematikoak, kalejirak eta sardina jana ere. Aitor Soloeta Ekonomia Sustapena eta Turismo zinegotziak adierazi duenez, “jardunaldi hauen arrakastak Getxok duen potentzial turistikoa agerian utzi du. Aurten, Portu Zaharra eta Aixerrota izan dira zabalkundearen helburu, gure ondarearen eta turismoaren 'bitxi' bi, eta izandako arrakastak udalerriko auzokideen zein bisitarien interesa pizten dituzten gune bereziak sustatzen lan egiten jarraitzen bultzatzen gaitu”. Tokiko agintariaren ustez, “azpimarratzekoa da Portu Zaharrak izan dezakeen garrantzia, guztiok udalerriaren sustapen turistikoan murgiltzen bagara. Argazkian, bisitetako bat.

"Ezin dugu ahaztu garapen turistikoa garapen ekonomomikoa dela eta gaur egun, bizi garen krisialdian, inoiz baino gehiago beharrezkoa dela aberastasun ekonomikoa sor dezaketen baliabideak sustatzea. Halere, ezin dugu ahaztu Portu Zaharrean auzokideak bizi direla eta proposatuko den sustapen turistikoa jasangarria eta haiekin adostua izan beharko dela eta Getxok duen gune bereziena bikain zaindu beharko dela”, gaineratu du Arregik.

Bisitarekin pozik

Simulacro Teatro talde getxoztarrak eskainitako bisita antzeztuen bitartez, garai bateko auzokideen bizitza nolakoa zen ikusi ahal izan dute bisitariek, eguraldi txarra zela eta bisita batzuk bertan behera geratu ziren arren. Asteburuko bisitetan egon zen eskaerarik handiena. Bisitarien %97 bizkaitarrak ziren (%29 getxotarrak). %49 euren ibilgailuan heldu ziren Portu Zaharrera, %33 garraio publiko bidez eta %18 oinez heldu zen. Ia guztiek (%98) oso positiboki baloratu dituzte bisita gidatuak: asko gustatu zaie aukeratutako formatua (antzeztua), eta bisitariek antzezpenak eta ibilbidean zehar eskainitako informazioa gorestu dute. Udal Turismo arloak jaso duen iradokizun azpimagarriena izan da bisita gidatuaren denbora luzatzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun