Zientzia eta etikari buruzko hitzaldia izango da etzi Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 10a, 13:45

Asteazken honetan, azaroak 12, "Ciencia y etica: Patologia y fraude en la investigacion cientifica" hitzaldia emango du Manuel Barandiaran EHUko katedradunak, Algortako kultur etxean. Solasaldia 19:30ean izango da eta sarrera doakoa. Barandiaran lan zientifikoen argitalpenean egiten diren akatsez eta jardute okerrez arituko da, Getxoko Kultur Etxeko iturriek adierazi dutenez. "Zientzia jarduera objektiboa izan arren, era guztietako pasioek ikertzaileak bere burua engainatzera eta iruzurrera eraman ditzakete", azaldu dute. Halaber, kasu ospetsuak aztertuko dira hitzaldian, bai egungoak, bai antzinakoak, eta ikerkuntzan eta lan zientifikoen argitalpenean jokabide etikoaren kodea ezartzearen garrantziaz ere mintzatuko da EHUko katedraduna. Argazkian, zientzialari bat laborategian / Ikerlan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun