Asteburuko artisautza azoka "arrakastatsua" suertatu da Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 10a, 13:52

Asteburuan ospatu zen Leioako artisautza azokaren 29. edizioa "arrakasta izugarria" izan duela adierazi dute antolatzaileek. Eguraldiak lagun izanda, lagun asko bildu zen Boulevardean Euskal Herriko gastronomia eta artisautzaren produkturik onenak erosteko zein dastatzeko. Udal iturrien arabera, hain ona izan da bisitarien harrera egun bietan, hau da, larunbatean zein igandean, ordutegiak luzatu behar izan zituztela goizez zein arratsaldez. Horretaz gain, "artisau guztiak oso pozik" azaldu dira aurtengo salmentekin: “publikoaz gain salmenta asko ere izan ditugu aurten, eta egungo egoera ekonomikoarekin oso albiste ona dugu hau”, adierazi zuten parte hartu zuten artisau batzuek. Argazkian, artisau azokaren iazko edizioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun