Lan Harremanetako diplomak banatuko dituzte bihar

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 10a, 17:45
Astearte honetan, azaroak 11, diploma banatuko zaie Lan Harremanen XVI. promozioko kideei, EHUko Leioa eta Erandioko campuseko areto nagusian. Ekitaldian Juan Ignacio Perez Iglesias jarduneko errektoreak, Tontxu Campos Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak, Jose Antonio Landaluce Arabako Graduatu Sozialen Elkargo Ofizialaren presidenteak eta Mikel de la Fuente Lan Harremanen Eskolako zuzendariak parte hartuko dute. 2007-2008ko promozioa 87 ikaslek osatzen dute; haietatik batek hartuko du hitza diploma banaketa ekitaldian, promozioaren espedienterik onena omendu baino lehen. Biharko diploma banaketa 18:00etan hasiko da. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias doktore berriei diplomak ematen pasa den otsaileko ekitaldian.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun