Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofizialaren ekimenez, dohako hortzetako errebisioa egiteko aukera edukiko dute getxoztarrek, horretarako bereziki prestatutako Dentibus autobusean. Gaur, Areetako Xake plazan egongo da eta, bihar, Algortako Telletxen. Ordutegiari dagokionez, goizez, 10:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak. Hurrengo bi egunetan, berriz, Bilbo (Kale Nagusian, Casilda Iturrizar parkerako sarreran), Barakaldo (Foruak eta Nafarroa kaleen artean) eta Portugaleten (Solar plaza) jarriko dute, hurrenez hurren. Ekimenaren bidez, ahoa garbitzeak eta ohitura osasuntsuak izateak daukan garrantziaz ohartarazi nahi dute. Izan ere, "askotan ahoa behar bezala ez zaintzeak ekar ditzazkeen arazoak ahazten ditugu", Jose Manuel Fika Haginlarien Elkargoaren Batzordeko presidente ordeak adierazi duenez. Bere hitzetan, biztanleen %10 ez da inoiz haginlariaren kontsultan egon. Argazkian, Imanol Landa alkatea, gaur goizean, Fikaren azalpenei adi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!