Getxoko Gizarte Zerbitzuek jakitera eman dutenez, azaroaren 1etik aurrera Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua (EELZ) bateragarria da Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen familia inguruan zainketak egiteko prestazio ekonomikoarekin, baita eguneko zentroan egotearekin ere. Bi erakundeen laguntzen onuradun izan nahi diren lagunek hilean, gehienez, 30 ordutan edukiko dute etxez etxeko zainketa. Hori eskatzeko betekizunen artean daude Getxo udalerrian erroldatuta egotea, Bizkaiko Foru Aldundiak egiten duen dependentziaren balorazioa edukitzea, eta zerbitzua modu egokian ematea galarazten duten egoera berezirik ez egotea, tokiko Gizarte Zerbitzuek ezarritako baldintzak barne. Beste zerbitzu edo gizarte baliabide bateragarririk ezean, ezarritako menpekotasun gradua kontuan hartuko du Udalak hileko gehienezko ordu kopurua finkatzeko, 24 eta 70 ordu artekoa izango dena. Argazkian, etxez etxeko erizaina /
Educacion Xocial.