Orain aste bete abiatu zen, Lutxanako eskola zaharrean,
Tirante Plataformak antolatutako
Azaro Kulturalaren zazpigarren edizioa. Gaur, pailazo tailerrari hasiera eman diote. Asteazkenera bitartean, Le Galeon antzerki taldeko Espe Lopezek emango du ikastaroa, 17:00etatik 20:30era. Ostiralerako, berriz, saio bikoitza prestatu dute: batetik "La vida en un pueblo ocupa" hitzaldia izango da 19:00etan; eta 22:30ean, "Bi-RSS" musika eta antzerki ikuskizuna eskainiko du La Ressistens taldeak. Larunbatean ere antzerki saioa egongo da. Oraingo honetan, "El desbordamiento" obra taularatuko du, 20:00etatik aurrera, Aborigine taldea. Ondoren, 23:00etan, EP's Sixties taldeak emango du kontzertua. Azkenik, igandean, "Soy especial" antzezlana eskainiko du Vuela Bonita Corporation taldeak, bigarren asteko saioei bukaera emanez. Argazkian, hilaren 15ean taularatuko duten "El desbordamiento" antzezlana.