Haurrentzako ipuin kontalariak izango dira astelehenean Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 11a, 13:55

Azaroaren 25ean, asteartearekin, izango den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, euskarazko ipuin kontalari saioa antolatu du astelehenerako (hilak 17) Plentziako Kultur Etxeak. Goñi Portal aretoan, 18:00etan hasita, Apika taldearen "Akabo!" ikuskizunaz gozatzeko aukera eduko dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. Abenduaren 19tik 28ra, berriz, bigarren eskuko mendirako materialaren azoka jarriko dute Goñi Portalen. Hain zuzen ere, azaroaren 19tik 28ra bitartean eraman behar izango da bertara salgai jarri nahi diren gauzak: kranpoiak, pioletak, sokak, mosketoiak, espresak, katu oinak, arnesak, kanpin dendak, motxilak, galtzak, zamarrak, betaurrekoak, liburuak, botak, eskiak, eskularruak, kamisetak, txapelak, bastoiak, erlojuak, altimetroak, ortobox-ak, aterkiak, argazki kamerak, labanak... Kultur iturriek azaldu dutenez, "nahi duen guztiak ekar dezake mendiarekin erlazionatutako etxean daukan edozein gauza. Goñi Portalen uzten du, gero, guk bitartekari bezala egingo dugularik bere materiala salmentan jarriz. Materiala dakarrenak jartzen die prezioa bere ondasunei". Saltzen ez diren gauzak abenduaren 22an eta 23an jaso ahal izango dituzte jabeek. Argazkian, Apika taldearen ipuin kontalari saioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun