Azaroaren 29an berbalagunen arteko futbito txapelketa egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 12a, 09:57
Azaroaren 29rako, larunbatarekin, futbito txapelketa antolatzen ari dira Deustu, Barakaldo eta Bilboko Zazpi Kaleetako berbalagunek. Elkarte bakoitzetik talde batek parte hartuko du, txapelketa jolastu, eta ondoren, partehartzaileak afaltzera joango dira. Torneoaren irabazleek afaria dohainik izango dute. Gauzak horrela, taldea osatu eta izena emateko gonbitea luzatu die udalerriko berbalagunei Egizu Getxo Euskaldun! euskara taldeak. Horretarako, 619 935 541 telefono zenbakira deitu edo egizugetxo[abildua]gmail.com e-posta helbidera idaztea besterik ez dago, hilaren 19a baino lehen. Bestalde, sendabelarren ikastaroa antolatzen ari da Bilboko Lizardi Mintza taldeak, Abante kulturgunea eta Topagunearen laguntzarekin, Egizukoek jakinarazi dutenez. Azaroaren 24an eta 26an, eta abenduaren 1ean eta 3an izango da Abante kulturgunean, arratsaldez. EHNE sindikatuak emango du eta 10 euro balio du. Hilaren 18ra arte eman daiteke izena hemen: http://www.lizardimt.com webgunean edo 695 714 360 telefono zenbakian. Argazkian, Sestao eta Barakaldoko berbalagunekin batera bizikletan ibiltzera joan ziren azaroaren 1ean berbalagun getxoztarrak / Egizu!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun