Euskarazko software libreari buruzko ikastaroa antolatu dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 12a, 12:30

Azaroaren 18tik abenduaren 9ra arteko astearteetan (biak barne), euskarazko software libreari buruzko ikastaroa emango dute Bekoa ikastetxean, Erandioko Udalaren Euskara Zerbitzuak antolatuta. Gauzak horrela, oraindik ere badute izena emateko aukera horretan parte hartu nahi dutenek. Erandioztarrek 10 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroan apuntatzeko. Kanpokoek, berriz, 12 euro. Batzuek zein besteek, udaletxean (Irailaren 23a plaza) bertan dagoen Euskara Zerbitzura jo edo 944 890 128 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko. Esan bezala, eskolak asteartero izango dira, 18:30etik 21:00etara bitarteko ordutegian. Argazkian, hilaren 5ean, Publikatu.com iragarki sarea eta Arraytxiki web laborategia aurkeztu zituzten Donostian. Ondoren, fish&txips topaketa egin zuten / Arraytxiki.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun