Azaroaren 21erako bilera irekia deitu du Sopelako Aitxu! euskara taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 12a, 12:55

Azaroaren 21ean, ostiralarekin, batzar orokorra egingo du Sopelako udaletxeko sarreran, Aitxu! euskara taldeak. Hurrengo hilabeteetan egingo dituzten ekimenei buruz hitz egitea da asmoa. Hala ere, sopeloztar guztiak deitu dituzte bileran parte hartzera. Ordua 19:30ean jarri dute. Bitartean, hilaren 30ean, igandearekin, Urdulizko Mendiondo errotara egingo dute berbatxangoa. Horrenbestez, autoa azken udalerri horretako eliz ondoan aparkatu eta bertatik abiatuko dira 9:30ean, jabeak berriztatutako errotara 11:00ak aldera heltzeko. Diotenez, ordu beteko ibilbide erraza da. Behin txangoa bukatuta, umeentzako talo tailerra eta dastaketa (4 euro) izango dira Larrabasterran; 13:30ean. Baita sagardoa eta giro onarekin gozatzeko aukera ere. Argazkian, Aitxu! euskara taldeak Sopelako udaletxeko plazan egindako erromeria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun