Ertzaintzak emakumezko bat atxilotu zuen atzo goizean Algortan, indarkeria erabiliz egindako lapurreta delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutako bertsioaren arabera, gertakaria 10:50ean jazo zen, jantzi denda batean. Emakume batek polizia autonomikoari jakinarazi zion bezero bat (emakumezkoa) praka batzuk lapurtzen saiatu zela. Bertako langileak harrapatu zuenean eta jantzia bueltatzeko eskatu zionean, bezeroa alde egiten saiatu omen zen, langilea joz. Gertatutakoa ikusi eta biktimari lagundu zion beste emakumezko bati ere bultza egin zion eta kolpeak eman zizkion ustezko ebasleak, Ertzaintzak dioenez. Halere, patruila autoa iritsi arte hura atxikita izatea lortu zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!