Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoran iragarri duenez, azaroaren 28an, ostiralarekin, egingo zaio ongi etorri ekitaldia berriki espetxetik irtendako Mikel Saratxo gazte algortarrari. Ekitaldia Txiki eta Otaegi plazan izango da 19:30ean, eta ondoren, manifestazioa eta herri-afaria egingo dira. Afarirako txartelak ohiko lekuetan egongo dira salgai. Saratxo urriaren 31n libre geratu zen. Bera, Arkaitz Goikoetxea, Aitor Kotano, Iñigo Gutierrez eta beste 5 lagun ere uztailaren 22an atxilotu zituen Guardia Zibilak; Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Bizkaia komandoko kide edo laguntzaile izatea leporatuta. Bi egun geroago Inge Urrutia algortarra harrapatu zuten eta handik hiru egunera aske utzi, Adur Aristegi eta Libe Agirre elorrioarrekin batera, 12.000 euroko fidantza ordaintzeko baldintzapean. Guztiek
torturak salatu zituzten. Saratxo fidantzarik gabe askatu badute ere Fiskaltzak gaztearen aurkako kargu guztiak mantentzen ditu eta astero sinatu behar du. Argazkian, Saratxoren eta beste hiru gazteen
atxiloketak salatzeko Algortan egindako mobilizazioetako bat.