Leioan izandako lapurreta baten ustezko egilea atxilotu du Sestaoko Udaltzaingoak. Urriaren 21ean, Bilbo eta Getxo arteko ibilbidea egiten duen Bizkaibus enpresako garraioan diru zorroa lapurtu ziotela salatu zuen emakume leioaztar batek. Handik ordu gutxitara, El Corte Ingles merkatal gune bilbotarreko langileek andreari deitu zioten beste emakume bat bitxitegian bere kreditu txartelarekin ordaindu nahian zebilela ohartaraziz, polizia iturrien arabera. Baina ez zuen lortu. Horren berri izan eta gero, saltokiko segurtasun kamerek grabatutakoa aztertu zuen Bilboko Udaltzaingoak, baita inguruko udalerrietako tokiko poliziei laguntza eskatu ere. Handik egun gutxitara, Sestaoko E.C.E. emakumea atxilotu zuten bertako udaltzaingoek.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!