Leioako G.R.Q. gizonezkoa salatua izan da joan den astelehenean, azaroak 10, gidatzeko baimendutako alkohol tasa hirukoiztu zuelakoan. Tokiko Udaltzaingoaren arabera, Artatzako biribilgunean astiroegi zirkulatzen zihoanean harrapatu zuten. Autoa geldiaraztean konturatu omen ziren gidaria ordu batzuk arin go ohartazari zuten gizona zela. Udaltzainek Leioako Bilbao kalean ikusi zuten alkoholak nahiko eraginda eta autoa hartzeko moduan ez zegoela argi utzi zioten. Gizona kotxea hartzeko asmorik ez zuela baieztatu zuen eta oinez alde egin zuen, polizi iturriek diotenez. Minutu batzuk geroago, Artatzako biribilgunean harrapatu zuten. Alkohol tasaren froga egin eta gero, gidaria baimendutako tasa hirukoizten zuela konturatu ziren: 0.79 eta 0.82ko tasa eman zuen, baimendutako 0.25 baino hiru aldiz gehiago. Orain aske dago gizona.