Kirol Portuko
Getxo Aquariumean eta udal bela eskolan egingo da asteburu honetan, hilaren 15ean eta 16an, Espainiako Itsas Akuariozaleen I. Batzarra. Ehun lagun inguru, guztiak arrainontzi baten jabeak direla, ekimen horretan bilduko dira Getxo Aquarium gaur egun kudeatzen duen enpresak eta sektoreko saltoki espezializatu batek antolatuta, Getxoko Udalaren laguntzaz. Iberiar penintsulako leku askotatik, hala nola, Cadiz, Malaga, Huelva, Sevilla, Bartzelona, Lleida, Girona, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaitik etorritako zaletuak dira. Horietako askok, gainera, izen handia daukate zaletasun honetan, udal iturriek aipatu dutenez. Topaketari begira, asteburu osorako egitaraua antolatu dute. Ikastaroak, hitzaldiak, mahainguruak eta beste hainbat jarduera ludiko osagarri prestatu dituzte batzarraren harira. Jarduera hauek parte hartzaileentzat izango badira ere, ekitaldia baliatuta Udalak ateak zabalik jardunaldia antolatu du, eta hortaz, asteburu osoan zehar akuarioan sartzea dohakoa izango da bisitari guztientzako. Argazkian, hainbat zinegotzi akuarioan, aurreko batean, aditu baten azalpenei adi / Urtzi Altube -
Ilanda.eu.