Magia saioak izango dira larunbat guztian zehar Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 13a, 10:35

Getxoko Udalak, Bilboko Magoen Elkartearen (AMABI) laguntzaz, adin guztietarako hainbat magia emanaldi antolatu ditu larunbat honetarako, azaroak 15, Algortako Telletxe plazan. Lehenengo saioa, euskaraz eta umeei zuzenduta, Tor magoaren eskutik izango da, 12:30etik aurrera. Arratsaldean, 18:00etan, Balbi magoak adin guztietarako ikuskizuna eskainiko du eta 20:30ean, nagusientzako bat, Iñigo eta Taylor magoek. Saio bakoitza bukatzean “Magia hurbiletik” izenburuko erakustaldiak egongo dira. Halaber, egun osoan zehar, David magoak “Arte Global” izeneko lana erakutsiko du. Argazkian, trukuak egiteko gauza ugari erabiltzen dituzte magoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun