Getxoko Euskara Jardunaldien barruan, azaroaren 28an, igandearekin, Euskara Showa izeneko kultur arteko karaokearen hirugarren edizioa, Algortako Kasinoan, 20:30etik aurrera. Ekimenaren xedea getxoztarrak hizkuntza eta kultura aniztasunaren inguruan elkartzea da, Euskara Zerbitzuko arduradunek adierazi dutenez. Taldeetan banatuta, Euskara Showean parte hartuko duten pertsonek kanta bat aukeratu eta elkarlanean landuko dute; euskaratu edo beste hizkuntza batzuekin bateratu ondoren, kultura arteko karaokean interpretatuko dute. Eta karaokearen ostean, kulturaren parte garrantzitsua den gastronomiaren txanda, dantza eta giro ona ere izango dira. Hartara, dagoeneko badago Euskara Showean izena emateko aukera. Horretarako, 944 660 010 telefono zenbakira deitu beharko da. Argazkian, Koldo Iturbe Euskara zinegotzia eta Imanol Landa alkatea Folk Jardunaldietan jarritako karaokean.