Pinosolon eraiki berri diren babes ofizialeko 104 etxebizitzak laster izango dira prest jabe berrientzat, gutxi gora behera 15 egunetara egingo da giltzen banaketa. Horrekin amaitzen dira zonalde horretako hobekuntza lanak, besteak beste, Aldapabarrena kalearen eta Mercedarias ikastetxe inguruaren konponketa. "Hobekuntza hauek segurtasun gehiago eman diete auzokoei eta, horretaz gain, erosotasun gehiago ere bai", Leioako Udalak dioenez. Erreformek 2.000 metro koadro inguruko zonaldea hartu dute, eta hobekuntzen artean, Mercedarias ikastetxeko sarrera eta irteera berrantolatu dute, aparkaleku gehiago jarri dira, zonalde berdeak egin dira eta 300 metro koadroko lokala erosi du Udalak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!