Mila familia baino gehiagori lagundu diete Leioako Gizarte Zerbitzuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 13a, 11:48

Mila familia baino gehiagok jaso dute aurten Leioako Udalaren Gizarte Zerbitzuek eskainitako laguntza ekonomikoa. "Datu hauek hartzaileen igoera nabaria erakusten dute aurreko urteekin alderatuta. Hori dela-eta, Gizarte Zerbitzuen esfortzua aurten inoiz baino handiagoa izan da. Hala eta guztiz ere, beharrezko ezaugarriak betetzen zituzten eskaera guztiei erantzuna eman ahal izan diegu", tokiko arduradunek adierazi dutenez. Kudeaketa guzti hori Gizarte Zerbitzuetako langileek eurek egiten dute, hau da, "kasu bakoitza erabiltzailearekin lantzen dute inongo irregulartasunik ez emateko", nabarmendu dutenez. Leioako Udalak emandako diru laguntzek, besteak beste, oinarrizko errenta, gizarte larrialdia edota gizarteratzeko neurriak . Horretaz gain, beste mota bateko zerbitzuak ere eskaintzen dira: adibidez, etxez etxeko laguntza, tratamendu psikopedagogikoa edota dependentzien balorazioa. Argazkian, etxez etxeko erizaina / Educacion Xocial.

Oinarrizko errentara bideratutako aurrekontua -Aldundiak indartzen duena- 3.000.000 baino gehiagokoa izan da 2008an. Guztira, 568 familia lagundu dituzte, hau da 1.205 pertsona gutxi gora behera. Hilero 310.000 euroko inbertsioa suposatzen du horrek, udal arduradunek zehaztu dutenez. "Datu hauek aurreko urteetakoak gainditzen dituzte, eta aurreikuspenen arabera iaz baino 150 familiak gehiago eskuratuko dituzte laguntzak aurten", gaineratu dute. Gizarte larrialdietarako laguntzei dagokienez, Eusko Jaurlaritzatik banatutako partida 358 lagunen artean banatu zen eta 8 eskaera ukatuak izan ziren. Bestalde urgentziazko laguntzak -hauek aurrekoaren osagarriak izaten dira eta gehienak hirugarren adineko pertsonentzat zuzenduta daude- 36.439 euroko inbertsioa suposatu dute, 36 leioaztarren artean banatutakoa. Hirugarren pertsonentzat zuzendutakoak, bestetik, 32.650 euroko aurrekontua izan dute aurten eta 18 hartzaileei zuzendu zaizkie, hau da, bakoitzari 2.773 euro hilean. Azkenik, 16 adingabeko hasi dira aurten programa psikopedagogikoan. Horretarako 25.000 euro bideratu dira.

Etxez etxeko laguntza

Udaletik kudeatutako beste laguntza batzuk eta Bizkaiko Foru Aldunditik ematen dituenak ere badira, adibidez, gizarteratzeko laguntzak, aurten 32 hartzaileentzat izan direnak. Guztiara, 7.614 euro banatu dituzte. Baina, udal laguntza horiek ez dira beti ekonomikoak izaten. Beste mota batekoak ere badira, adibidez, zerbitzuak. Tokiko iturrien arabera, "Leioako Udalak ahalegin handiak egiten du martxan diren zerbitzuak indartzeko eta berriak emateko, beharrizan gehien duten leioaztarren bizi kalitatea hobetzeko asmoz". Horietako bat etxez etxeko laguntza da, bere kabuz egunerokotasunari aurre egiteko gai ez direnei zuzendua. Aurten 87 lagunek eskatu dute laguntza berezi hori. Udalak 580.000 euroko partida gorde zuen horretarako.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun