Familia guztiarentzako antzezlana egongo da igandean Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 13a, 12:08

Igande honetan, azaroak 16, familia osoarentzat aproposa den "Nora zoaz txanogorritxu" antzezlana eskainiko du Kultur Leioan Deabru Beltzak taldeak. Obrak bi bidai erakusten ditu, Txanogorritxorena eta otsoarena, bi mundu paralelotan. Lan klasikoaren bertsio horretan, "denetarik gerta daiteke,. Izan ere, denetarik gertatzen da: ez daudenak egotea ere bai. Loreak, ekaitzak, gaizki-ulertuak, lagunak eta arriskuak, magia eta karatea egiten dakien eta otso beldurgarriari aurre egiteko gai den Txanogorritxo batentzat", aktoreek azaldu dutenez. Saioa 12:00etatik aurrera izango da eta sarrera 4 eurotan jarri dute. Bitartean, hilaren 22an, Haurtxoentzako I. Antzerki Zikloari hasiera emango diote Kultur Leioan. Horrenbestez, larunbat horretan eta igandean, Frantziako Carre Blanc konpainiaren "Chiffonnade" eta Paraiso Teatroren "Lorategian" lanak egongo dira ikusgai, hurrenez hurren. Bakoitzeko bi saio egingo dituzte: bata 12:00etan eta bestea 18:30ean. Gauzak horrela, Paraisoren azken saioa euskaraz izango da. Sarrerak 4 eurotan jarri dituzte. Bestalde, abenduaren 26tik 30era bitartean, haur antzerkiaren erakustaldia egingo dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun