Hitzaldien egitaraua honako hau izango da:
- "Diabetes en el mundo. Una epidemia del siglo XXI". Jose Antonio Vazquez Garcia. EHUko Medikuntza Saila
- "La diabetes en el tercer mundo. Una experiencia de colaboracion solidaria en el Sahara". Francisco Diaz Cadorniga. Oviedoko Ospitaleko Endokrinologia Zerbitzuaren buru ohia.
- "Vivir con la diabetes. Una experiencia personal. Repercusion en la vida familiar, social y educativa del diabetico". Lorea Garcia Cañibano eta Janire Molinuevo EHUko Medikuntza Fakultateko ikasleak (Gurutzetako Irakaskuntza Unitatea) eta Leioako Erizaintza Unibertsitate Eskolako ikasleak .
- "Diabete gaixotasuna, haur bat eta bere familiaren ikuspuntutik". Bere eguneroko esperientzia azalduko du gazte batek.
Ostiral honetan, azaroak 14, "Diabetes en la infancia y adolescencia" lelopeko jardunaldia egingo dute EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko gradu aretoan, Leioa eta Erandioko campusean. Saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Aipatu ikastegiak eta Espainiako Diabete Federazioak antolatu dute, Diabetearen Mundu Egunaren harira. Aldi berean, goizeko 9:00etatik, EHUko Medikuntza Fakultateko eta Erizaintza Eskolako ikasleek, Espainiako Diabete Federazioaren boluntarioekin batera, argibideak emango dizkiete parte hartzaileei: besteak beste, galderak eta zalantzak erantzun eta diabetikoek eguneroko bizitzan dauzkaten baliabideak erakutsiko dituzte; eta gluzemia kapilarra neurtu egingo dute. Hori dena Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ate ondoan izango da, aireportua deritzon lekuan. Argazkian, Leioako campuseko hainbat fakultate.