Omenaldia egin diote ehun urte bete berri dituen Pilar Bustillori

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 13a, 17:43

Elena Coria Getxoko Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek omenaldi xumea eskaini diote gaur Pilar Bustillo Lopezi, bere mendeurrena dela eta. Ekitaldia Jesusen Bihotza kongregazioaren Algortako Sofia Barat lekaime-etxean izan da, duela lau urtetik hona bertan bizi baita. Ehun urte beteak dituen arren osasuntsu dago Santanderreko (Espainia) Colindres herrian jaiotako moja hau. Erlijio-ordenaren barruan hainbat ardura izan ditu eta oso gogotsua izan da bere bizitzan, hezkuntzari eta irakaskuntzari emana. Larunbat honetan, hilaren 15ean, beste ospakizun bat izango du etxekoekin, bere ikasleak izandakoekin eta kongregazioko mojekin.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun