Laster zabalduko dute Bapigabonetan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 13a, 20:00

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako jarduerak antolatu ditu Gabonetarako, Bapiruke egitasmoaren barruan. Guztira, bost egun aukeratu dituzte, Itzubaltzeta / Romoko Romo eskola eta Algortako Zabala ikastetxean izango diren ekintzetarako: abenduaren 26an eta 29an eta urtarrilaren 2an eta 5ean, 9:00etatik 13:30era egingo dituzte jolasak eta tailerrak. Abenduaren 30ean, berriz, 9:00etatik 17:00ak arte jarri dute ordutegia, irteera eguna izango baita. Horrenbestez, bazkideek azaroaren 21etik aurrera egin ahal izango dute izen-ematea, hilaren 28ra arte. Ondoren, abenduaren 1a eta 9a bitartean, bazkideak ez direnen txanda izango da. Argazkian, Bapirukeko begirale eta umeak jolasean, Zabalan.

Inskripzio orria Bizarra Lepoanen bulegoan bete arren, umeen izen-ematea burutzeko hainbat paper eraman beharko dute gurasoek: neska-mutilen Osakidetza txartelaren fotokopia eta diru sarreraren ziurtagiria (Euskadiko Kutxa: 3035 0108 06 1081032766), 45 eurokoa bazkideen kasuan eta 60 eurokoa bestelakoetan (Getxo udalerrian gutxieneko errenta jasotzen dutenentzat 10 euro). Paper guztiak emateko Algortako Karitate kaleko 1. atarian dagoen Aldai Patronatura jo beharko dute. Bertan, sotoan dagoen 10. bulegoan dena utzi ahal izango dute egun eta ordu hauetan: azaroaren 21ean, 16:30ak eta 19:00ak bitartean; 24tik 28ra, 10:00etatik 13:30era; eta 25ean eta 27an arratsaldez (16:30-19:00) ere bai. Bazkide ez direnen kasuan ere 10:00etatik 13:30era izango da apuntatzeko ordutegia, abenduaren 1etik 9ra (2an eta 4an arratsaldez ere bai, 16:30etik 19:00etara). 50 ume onartuko dira eskola bakoitzeko eta eskaerak izen emate ordena jarraituz onartuko dira. Edozein zalantza argitzeko, 944 914 357 telefonora deitu edo bizarralepoan[abildua]euskalnet.net posta elektronikora idatz daiteke.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun