Gabonetako oporretan graffitiak egiteko aukera izango dute neska-mutilek Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 14a, 10:37

Abenduaren 23, 24, 26, 29 eta 30ean, graffitiak egiten ikasteko aukera edukiko dute, 8 eta 15 urte bitarteko neska-mutilek, Gorlizko Kultur Etxearen eskutik. Eskolak 11:00etatik 13:00etara izango dira. Toki guztiak betetzen ez badira, eskaintza gainontzekoei zabalduko zaiela adierazi dute tokiko iturriek. Izan ere, ikastaroa egin ahal izateko gutxienez 6 lagunek izena eman beharko dute, eta gehienez 10ek. Dena den, udalerrian erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Batzuek zein besteek Endika Abella edukiko dute irakasle. Prezioari dagokionez, 15 euro ordaindu beharko dute gorliztarrek eta horren bikoitza (30 euro) kanpotarrek. Izena emateko 946 774 000 telefono zenbakia jarri dute. Abenduaren 15a izango da horretarako azken eguna. Hala ere, oraindik ez daukate argi graffitiak non margotuko dituzten, horma batean edo zatar-paperean. Argazkian, gazte bat graffitia egiten Erandion Topaguneak antolatutako Spaikadan / Topagunea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun