Leioako Udaltzaingoak oraindik identifikatu barik dagoen gizon bat atxilotu zuen atzo ustez lapurreta egiten saiatzeagatik furgoneta baten barruan. Gertaera 13:25ak aldera jazo zen. Gizon bat, leioaztarra, udaltzain bi aurkitu zituen kalean beste bati segika zegoela eta laguntza eskatu zien, tokiko iturrien arabera. Ihes egiten zuen gizona bere furgoneta barruan lapurreta egiten saiatu omen zen, beraz, horren deskripzioa eman eta gero, udaltzainek bere bila hasi ziren. Aurkitzerakoan gizonak berriz ihes egin zuen, pertsekuzioa eraginez, momentu horretan kaletik zihoazen oinezkoen sorpresarako. Ihes egiten zegoela, ustezko lapurra oinezko batekin estropezu egin eta kalean aparkatuta zegoen auto baten kontra egin zuen. Estropezu egiterakoan pakete bi bota zituen lurrera. Horietariko batean marihuana zegoela egiaztatu zuten udaltzainek atxiloketa egiterakoan, tokiko poliziak dioenez. Atxilotua, 24 urteko gaztea, Leioako Udaltzaingoaren bulegoetan dago hatz marken bidezko identifikazioaren zain, hori eginda epailearen aurrean jartzeko. Izan ere, ustezko lapurra nortasun agiririk ez darama gainean eta frantsesez baino ez du hitz egiten, azaldu dutenez.