EHUren ikasketa eskaintzaren berri emango dute asteazkenean Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 14a, 14:33

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) informazio saioak egingo ditu azaro eta abenduan, Euskadiko Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat eskualdetan. Horien bidez lehendabiziko hartu-emana egin nahi da unibertsitatera oraindik sartu ez diren ikasleekin, baita horien gurasoekin, orientatzaileekin eta irakasleekin ere, adierazi dutenez. EHUko ordezkariak joango dira unibertsitatearen berri ematera, eskaintza akademikoa zein den, eta unibertsitatera sartzeko zein urrats eman behar diren jakinaraztera. Guztira, 24 informazio-saio antolatu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan barrena. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Algortan egingo dute asteazkenean, azaroak 19, hitzaldi informatiboa. Villamonte kaleko kultur etxean izango da saioa, 18:30etik aurrera. Argazkian, Leioako campuseko hainbat fakultate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun