EKFB: "Euskadi vs. Iran"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 14a, 17:05

Datorren abenduaren 23an Irango selekzioaren aurka jokatuko duen euskal ordezkaritzaren izen aldaketak eragin duen polemikari erantzunez, euskal federazio guztien babesa duen Euskal Kirol Federazioen Batasunetik (EKFB) gure elkartasun eta laguntasuna helarazi nahi diogu Euskal Futbol Federazioari. Halaber, edozein izendapen aukeratzeko eskumena duen erakunde bakarra federazioa dela argi utzi nahi dugu EKFBetik, esparru legal eta juridikoa errespetatuz beti ere; kasu honetan: Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legea eta euskal federazioek arautzen dituen urtarrilaren 31ko 16/2006ko dekretua. Argazkian, Imanol Landa eta Imanol Garai Getxo eta Sopelako alkateak, Gurutz Larrañaga Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, Fernando Asenjo Euskal Kirol Federazioen Batasuneko (EKFB) presidentea eta Julio Ibarra Metro Bilbaoko Komunikazio zuzendariarekin batera egindako XIV. Itsas Joko Atlantikoen aurkezpenean.

Ez dakigu zeintzuk diren jokalarien “umekeria” eragin duten arrazoiak. Aurrerapausoak emateko federazio guztiek, ez bakarrik futbolekoa, egindako esfortzu guztiak modu honetan sinplifikaturik geratzea eta ondorioz kirola politikarekin nahastea biziki nahigabetzen gaitu.

Euskal futbolaren jai nagusia bezala ulertzen dugu abenduaren 23koa eta gure gizarteak osatzen duten estamentu guztiek babestu beharko luketelako ustea dugu, izan ere, aspaldian gutxika-gutxika okerrera egiten ari den egoera baten aurrean gaude.

Guzti horrek zera galdetzera eramaten gaitu, “hurrengoa zer izango da, ereserkia aldatzea?”

Euskal Selekzioak aurrera!

Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun