Euskal gizartearen zein gehiengo ordezkatzen dute 165 futbol jokalari hauek erabaki hori hartzeko? Are gehiago, EGIk hurrengo erronka bota nahi die: benetan euskal selekzioen ofizialtasunaren alde lan egin nahi badute, bota dezatela hordagoa dagokien estatuen federazioaren aurrean, eta ez dezatela ikurrinarekin jokatzen ez duen selekzioekin jokatu, errefusa dezatela Espainia edo Frantziarekin jokatzea. Ausartak izan nahi baldin badute ausartak izan daitezela izan behar duten lekuan.
Egoera honen aurrean, EGIk abertzale guztion batasuna deitu nahi du, abenduan jokatuko duen selekzioa guztion selekzioa baita, eta bide batez, Euskal Futbol Federazioari, eta Euskal Kirol Federazioei orokorrean, gure laguntasuna eta esker ona adierazi nahi diegu ofizialtasunaren alde egiten duten lanagatik.
Euzko Gaztedi (EGI)