Aurrekontuen zirriborroa "laster" izango dute eskuetan Getxoko udal taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 14a, 19:30

Luis Almansa Getxoko PSE-EEren bozeramaileak erakutsitako aldarte ona 2009ko udal aurrekontuetarako akordio bilakatzea espero du Imanol Landa alkateak. Izan ere, "datorkigun krisialdi garaian, inoiz baino beharrezkoagoak dira, gizarte politikak bultzatu, lanpostuak sortu eta ditugun proiektu estrategikoak aurrera eramateko", udal agintariak adierazi duenez. Hori dela eta, "arduraz eta herritarren beharrak kontutan hartuta" jokatzeko eskatu die gainontzeko alderdiei mandatari jelkideak. Landak aurreratutakoaren arabera, "azaroaren amaiera eta abenduaren hasiera artean" helaraziko die aurrekontuen zirriborroa udal taldeei, negoziazioetan hasi eta, "ahalik eta lasterren" 2009rako diru kontuak udal batzarrean onartu ahal izateko. "Urtea amaitu aurretik ahal bada", gaineratu duenez. Argazkian, Imanol Landa alkatea eta Aitor Soloeta Ogasun zinegotzia aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun