Herri indigenen inguruko zinemaldiak ondoko filmak egongo dira ikusgai:
Azaroak 17, astelehena
- "Amazonas y sierra" (12 minutu)
- "Minga Embera" (29 min). 2005 urtea.
Kolonbiako herri indigenen giza eskubideen egoera azaltzen dute.
Azaroak 18, asteartea
- "Encuentro Binacional Zapara" (20 min)
- "Kuatupama Zapara" (Zapara hitza) (24 min). 2001 urtea.
Zapara herria Ekuador eta Peru artean kokatua dago. 2001eko azaroan UNESCOk emandako Gizateriaren Ondare Kultura eta Materialaren saria jaso zuen herri honek. Nortasun kulturala berreskuratzen dabil.
Azaroak 19, asteazkena
- "Tierra de Mujeres. La lucha por la dignidad de las mujeres en Chiapas" (57 min). 2003 urtea.
Emakume zapatistak, Chiapasekoak, indigenak, mexikarrak guztiok entzuteko oihua zabaltzen du. Irudi, ederrak eta emakume harrigarriak dira hemengoak.
Azaroak 20, osteguna
- "Bolivia en Pie" (30 min). Mundubat-entzat Unai Aranzadik egin duen dokumental honetan Boliviako herri indigenen egoera azaltzen da.
- "Humillados y ofendidos". Cesar Brie. (30 min). Sucre hirian (Bolivia) nekazari eta indigenek pairatutako eraso basatiak -MASeko zaleak izanda liskarrak sortuko lituzketelakoan- erakusten ditu dokumental honek.