Getxon eta Berangon hiru gidari atxilotu dituzte edari alkoholdunen eraginpean gidatzea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 17a, 11:57

Ertzaintzak hogei gidari atxilotu ditu asteburuan errepideetan, baimendutakoa baino alkohol-tasa handiagoekin gidatzea egotzita, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera. Bizkaian sei pertsona atzeman dituzte: larunbatean, lau (Getxon -2-, Bilbon eta Zornotzan) atxilotu zituzten eta, igandean, bi (Lemoan eta Berangon). Gipuzkoan hamalau gidari atxilotu dituzte guztira. Atzo zazpi (Eibarren -2-, Beasainen -2-, Bergaran, Errenterian eta Donostian) eta, gaur, beste zazpi (Deban-3-, Irunen, Azpeitian, Arrasaten eta Donostian).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun