Astearte honetan, azaroak 18, diploma banatuko zaie EHUko Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolako (Casilla plaza, z/g) tituludun berriei, bertoko areto nagusian. Ekitaldian Juan Jose Unzilla EHUko Irakasleen errektoreordeak, Ibone Amezaga Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak, Mario Ruiz de Aguirre Bizkaiako Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoak eta Cesar Aizpuru Muruetako Ontzitegiko zuzendari teknikoak parte hartuko dute. Diploma jasoko duten 322 titulatu berriak honela banatzen dira, titulazioz. Industria Ingeniaritza Teknikoko 63. promozioa honako ikasle hauek osatzen dute: 48 Industria Kimikan espezializatuek; 111 Mekanika hautatu dutenek; 68 Elektronikako eta 53 Elektrizitateko ingeniari berrik; bestalde, Gestioaren Informatikan Ingeniari Teknikoko 5. promozioan 44 tituludun berri daude. Promozio berri horretan (2007-2008 ikasturtean burututakoa) %32,9 emakumeak dira eta gainerako %67,1 gizonak. Biharko diploma banaketa 18:30ean hasiko da. Argazkian, Juan Ignacio Perez Iglesias doktore berriei diplomak ematen pasa den otsaileko ekitaldian.