Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldeak (ESAIT) batzar irekia deitu du asteazken honetarako, azaroak 19, Algortan. Saioa 19:00etatik aurrera izango da Villamonte kaleko kultur etxean eta ESAITekoek "oso garrantzitsutat" jo dute hitzordua. Hain zuzen ere, Euskadiko Furbol Federazioak (EFE) abenduaren 23ko Iranen aurkako partidan "Euskadi" izendapena erabiltzeko erabakiaren aurrean, Euskal Herriko 165 futbolari eta jokalari ohiek zabaldutako
adierazpena izango dute hizpide aipatu bileran. Euskal Herriaren izenean ez bada, Iranen aurkako partidara ez direla agertuko iragarri dute, tartean Athleticeko ia talde osoa eta Real Sociedad, Eibar, Alaves, Angelu, Baiona edota kanpoan dabiltzan euskal futbolari ugariri daudela. Bitartean, gaur 11:00etan, prentsaurrekoa emango du Bilboko Ercilla hotelean ESAITek. Argazkian, iazko Euskal Herria eta Kataluniaren arteko partida aurretik egindako manifestazioa /
Nazio bat, selekzio bat.