"Sekula ez da goizegi antzerkira hurbiltzeko, umeek ondo pasa dezaten eta beraien irudimena eta sentiberatasuna modu dibertigarrian gara ditzaten", Leioako kultur iturriek diotenez. Gauzak horreta, aita-amak zein seme-alabak aste bukaerarako prestatutako ekitaldietara hurbiltzeko gonbidatu dituzte: "zure umea eta zu antzerkian esperientzia magikoa izatea nahi baduzu hurbildu zaitez asteburu honetan Kultur Leioara", adierazi dute. Bertan 0 eta 3 urte bitarteko umeentzat zuzendutako “Lehen aldia” antzerki zikloa izango da. Horrenbestez, larunbat horretan eta igandean, Frantziako Carre Blanc konpainiaren "Chiffonnade" eta Paraiso Teatroren "Lorategian" lanak egongo dira ikusgai, hurrenez hurren. Bakoitzeko bi saio egingo dituzte: bata 12:00etan eta bestea 18:30ean. Gauzak horrela, Paraisoren azken saioa euskaraz izango da. Sarrerak 4 eurotan jarri dituzte, heldua eta haurra txartel bakarra hartuta. Bestalde, abenduaren 26tik 30era bitartean, haur antzerkiaren erakustaldia egingo dute. Argazkian, “Chiffonade” antzezlana.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!