"Pauso bat harago" kantua aurkeztu du Kontseiluak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 18a, 17:44

Abenduaren 13a geroz eta hurbilago dugu. Kontseiluak halaxe jakinarazi du "Pauso bat harago" kantua (entzun) aurkeztu bezain laster. Egun horretan, milaka euskal herritar Barakaldoko BECen batuko dira "Euskal Herri euskaldunerantz eman nahi dugun urrats berrian", adierazi dutenez. Duela 10 urte Euskal Herriko estadioetan batu ziren euskaltzaleak "Bai euskarari" hitzen lelopean. Abenduaren 13an, berriz, pauso bat harago joan eta "Euskaraz Bai"ren atzean, euskaraz bizitzeko eta aritzeko konpromisoa berretsiko dute. "One step beyond" kantu ezagunaren bertsioa dugu abestia. Bitartean, gaurkoan, abenduaren 13an BECera joatera deitu dute Ipar Euskal Herriko euskaltzaleek. Bitartean, ekitaldirako gonbidapenak www.nierebanoa.com helbidean eskatu daitezke jada. Argazkian, Kontseiluaren zuzendaritza Bizkaia Arenan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun