Momentuz garabi zerbitzua baino ez du hartuko zaharberritutako Getxoko udaltzain etxeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko aza. 18a, 19:50

Garabia Algortako Alango kaleko 25. zenbakian dagoen udaltzain etxe zaharberritura aldatuko dute berriro asteazken honetatik (hilak 19) aurrera, Getxoko Udaletik aditzera eman dutenez. Orain artean aipatu zerbitzua Aiboako institutua izandakoaren poliziaren instalazioetan eskaini dute behin-behinean, Alangoko komisarian zaharberritze lanak egin dituztelako azken hilabeteotan. Hartara, bihartik aurrera, udal garabiak kaletik autoa eraman dieten jabeek aipatu instalazioetara joan beharko dute hori berreskuratzeko, egin beharreko izapideak beteta. Zerbitzua eguneko 24 ordutan egongo da zabalik. Udaltzaingoaren gainontzeko zerbitzuak, oraingoz behintzat, Aiboan eskainiko dituzte polizi eta aurrezaintza zerbitzu guztiak Alangoko egoitza zaharberritura eraman arte. Argazkian, garabi bat Leioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun